2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa
borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017. urteko likidazioa onetsi dela, 2017ko kuotei eta zerga-oinarriei jarraituz.
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren urteko kuotaren borondatezko ordainketa epea ezarri da: 2017ko irailaren 25etik 2017ko azaroaren 8ra, biak barne.
Helbideratutako ordainagiriak 2017ko azaroaren 8an kobratuko dira.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Esako Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabanken edo Nafarroako Rural Kutxan, edo eskudirutan udaletxean, aipatutako epean, ordainagiria aurkeztu ondotik.
Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Esan, 2017ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1711083