191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1. poligonoko 856. lurzatiaren xehetasun-azterketa.
Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, irailaren 19ko 068/2017 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen José Ramón Echeverría Martínezek sustatutako xehetasun-azterketa, Villatuertako 1. poligonoko 856. lurzatiaren okupazioa handitzeko, Lizarrako bideko 18 zenbakiko posta helbidean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio, behin betiko onets dadin, bidezkoa bada hori egitea.

Villatuertan, 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1711085