2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
NBICI-BIZIZ bizikleten aparkaleku publikoaren erabilerak
arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena
Udalbatzak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:
1.–Hasiera batez onestea NBICI-BIZI bizikleten aparkaleku publikoaren erabilerak arautzen dituen udal ordenantza.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar egun balioduneko epean egon ere, iragarki hau aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita.
Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Indarreko xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko Administrazioan, San Saturnino kaleko 2 zenbakian baitago, 1. solairuan (948 420 469 telefonoa). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da NBICI-BIZIZ bizikleten aparkaleku publikoaren erabilerak arautzen dituen ordenantza. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1711073