191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

NBICI-BIZIZ bizikleten aparkaleku publikoaren zerbitzua
arautzen duen ordenantza fiskala.
Hasierako onespena

Udalbatzak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, erregelamenduzko quoruma zuela:

“NBICI-BIZIZ bizikleten aparkaleku publikoan, egoiliarrendako aparkaleku-plazak erabiltzeko prezio publikoa erregulatzen duen araua onestea.”

Indarreko xedapenak betez, espedientea ikusgai dago Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko Administrazioan, San Saturnino kaleko 2 zenbakian baitago, 1. solairuan (948 420 469 telefonoa). Jendaurreko epea hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da NBICI-BIZIZ bizikleten aparkaleku publikoaren zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskala. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko irailaren 21ean.–Alkate udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1711072