191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Arrosadia-Sadar birzatiketaren behin betiko likidazio-kontu berria. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko irailaren 12an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 12-SEP-17 (11/CV).

«Ikusirik Arrosadia-Sadar XXIIII unitate integratuko ZNO-1 eremuaren behin betiko likidazio-kontua, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko otsailaren 18ko (4/UV) erabakiaren bidez onetsia; ikusirik 116/2017 epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2017ko martxoaren 8an emandakoa (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari 184.538,64 euro ordaintzea, BEZaren %18a barne, eta 16.500 euroko kostu judizialak ordaintzea ezarri zuena); ikusirik 2017ko abuztuaren 11ko txostena eta 3288/1978 Errege Dekretuak onetsitako Hirigintza Kudeaketarako Erregelamenduaren 128.4 artikulua, honako hau erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea Arrosadia-Sadar XXIIII unitate integratuko ZNO-1 eremuaren behin betiko likidazio-kontua, 5.870.683,37 eurokoa baita, eta aurreko behin betiko likidazio-kontuaren gainean 179.804,23 euroko gehikuntza baitakar.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabakia ukitu guztiei jakinaraztea.»

Iruñean, 2017ko irailaren 20an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1711055