191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 6. aldaketa 2017ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2017ko irailaren 22an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1711061