191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketako plan berezia S-5 eta S-4 ZOP-1 unitateetan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2017ko irailaren 15eko Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketako plan berezia Mendikur S-5 bizitegitarako unitatean eta katastroko 1. poligonoko 1017. lurzatian (S-4 ZOP-1), Orkoiengo Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.

Orkoienen, 2017ko irailaren 26an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1711123