191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak irailaren 12an emandako 35E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez baimendu da, 2017. urterako, 30.000 euroko gastua, eta onetsi dira ikerketa zentroentzako diru-laguntzen deialdi bat eta oinarri arautzaileak, ikerketa zientifikoak eta bilketa dokumentala egin ditzaten, xede izanen dituztenak eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek Nafarroan edo nafarrei eragindako indarkeriazko gertakariak.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 361882.

Iruñean, 2017ko irailaren 12an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1711337