2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Zahar etxearen aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2017ko irailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2017 aldaketa Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren 2017ko aurrekontuan.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoaren arabera, baita Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren gainean garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren arabera ere.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Miranda Argan, 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1711103