191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2017ko uztailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2017ko aurrekontu orokorra aldatzen duen 01/2017 espedientea, kreditu-gehikuntzei buruzkoa.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2017 aldaketa aurrekontuan

Kreditu gehikuntzaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 38.461,60 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 16.852,10 euro.

Guztira: 55.313,70 euro.

Espedientearen finantzabidea:

2.–Gastu beheitituak.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.372,18 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.848,67 euro.

3.–Diru-sarrera handiagoak.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 8.760,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.332,85 euro.

Guztira: 55.313,70 euro.

Kreditu bereziaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 28.217,51 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 47.027,80 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10.682,00 euro.

Guztira: 85.927,31 euro.

Espedientearen finantzabidea:

2.–Gastu beheitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.411,50 euro.

3.–Diru-sarrerak.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.745,83 euro.

4.–Diruzaintzako gerakina.

8. kapitulua.-Diruzaintzako gerakina: 75.769,98 euro.

Guztira: 85.927,31 euro.

Irunberrin, 2017ko irailaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1711037