2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Udal ordenantza, Ugarko hondartzarako bideak eta aparkalekua arautzen dituena
Deierriko Udalak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Ugarko hondartzarako bideak eta aparkalekua arautzen dituen ordenantza”, espedientean dagoen testuari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Deierrin, 2018ko martxoaren 16an.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1803768