2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FITERO
Kreditu bereziak 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, abuztuaren 30ean, 2017ko aurrekontu orokorreko kreditu berezien hasierako onespena.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Horrenbestez, eta aipatutako foru legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira:
4390 | 62200 | Karabanen aparkalekua | 53.300 |
1650 | 62300 | Argiteria publikoan led argiak ezartzea | 200.000 |
1721 | 63100 | Bideen egokitzapen lanak | 51.427 |
1500 | 63200 | Alhama ibaiko pasarela eraikitzea | 45.000 |
1532 | 63200 | Monastegiaren inguruko eremu publikoen saneamendua eta egokitzapena | 30.000 |
GUZTIRA | 379.727 |
Aurrekontuaren 10.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, kreditu berezien bost aplikazio berri hauek honela finantzatuko dira:
–Diruzaintzako gerakinaren kargura, 379.727 euroko zenbatekoarekin.
Fiteron, 2017ko irailaren 26an.–Alkate udalburua, Raimundo Aguirre Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1711113