2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EL BUSTO
1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
El Bustoko Udalak, 2017ko irailaren 21ean, aurrekontuko 1/2017 aldaketa onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 275. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
El Buston, 2017ko irailaren 21ean.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.
Iragarkiaren kodea: L1711086