2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
7/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean, aurrekontuan 7/2017 aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
7/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu transferentzia
Kreditu transferentzia honako partida hauetara:
1-93100-22770 | Lan aholkularitza | 3.800,00 euro |
1-92001-22700 | Udal eraikinen garbiketa | 1.700,00 euro |
1-92001-22604 | Notarioak, abokatuak, epaitegiak | 4.500,00 euro |
GUZTIRA | 10.000,00 euro |
Honako partida honetan kreditua beheitituta finantzatua:
1-72200-60000 | Industrialde txikia | - 10.000,00 euro |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Caparroson, 2017ko irailaren 26an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1711121