2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2017ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi ziren 2017ko aurrekontuko 1., 2., 3. eta 4. aldaketak, eta 2017ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
9000004 Igerilekuetako ur-hargunerako inbertsioa
GASTUAK:
4591.62201.–Biltegiko komunak. Hasierakoa: 5.000. Jaitsiera: 5.000. Guztira: 0.
DIRU-SARRERAK:
Eskualdaketa 3421261900 partidara.–Nafarroako Ubidera lotzea igerilekuetarako ura hartzeko. Hasierakoa: 0. Igoera: 5.000. Gerakina: 5.000.
2/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
9000001 Igerilekuetarako inbertsioak
Aldaketa, partidaren zenbakian eta izendapenean:
GASTUAK:
3412.63901.–Igerilekuak inguratzeko hesiak. Hasierakoa: 13.300. Behin betikoa: 13.300. Guztira: 13.330.
DIRU-SARRERAK:
Eskualdaketa 34212.63901 partidara.–Igerilekuetarako inbertsioak. Hasierakoa: 13.300. Jaitsiera: 0. Gerakina: 13.300.
3/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
9000002 Aldaketa, exekuzio unitatearen mugapenean
GASTUAK:
91212276000.–Balorazio txostena. Hasierakoa: 8.500. Jaitsiera: 8.500. Guztira: 0.
DIRU-SARRERAK:
Eskualdaketa 1512276001 partidara.–Aldaketa, exekuzio unitatean. Hasierakoa: 0. Igoera: 8.500. Gerakina: 8.500.
4/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
9000003 Ustekabeak, beste inbertsio batzuk
GASTUAK:152222799.–Eraispena. Hasierakoa: 8.000. Jaitsiera: 8.000. Guztira: 0.
DIRU-SARRERAK:
Eskualdaketa 929151000 partidara.–Ustekabeak. Hasierakoa: 0. Igoera: 8.000. Gerakina: 8.000.
Berbintzanan, 2017ko irailaren 1ean.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1711097