2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Arantzako Udalak, 2017ko irailaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 3/2017 aldaketa 2017ko aurrekontuan (abeltzaintzako toki azpiegiturak sortu eta hobetzeko).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Arantzan, 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.
Iragarkiaren kodea: L1711076