2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Herri-lurretako lurzatien adjudikazioa lehentasunezko aprobetxamenduen eta zuzeneko adjudikazioaren modalitateen bidez
Antzingo Kontzejuaren Batzarrak, 2017ko irailaren 25ean egin bilkuran, abiarazi da herri-lurretako lurzatien adjudikazio prozesua, lehentasunezko aprobetxamenduen eta zuzeneko adjudikazioaren modalitateen bidez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan eta Antzingo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritakoarekin bat.
Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduak edo zuzeneko adjudikazioaren bidezkoak eskatzeko behar den dokumentazioa, honako hau da:
–Antzingo Kontzejuan bizi dela frogatzen duen ziurtagiria, gutxienez 4 urteko antzinatasuna izanik, bai eta familia unitateko kideena ere.
–Antzingo Kontzejuan urtean gutxienez 9 hilabetez bizi izatea frogatzen duen zinpeko aitorpena.
–Antzingo Kontzejuarekin eta Antzingo Udalarekin zerga arloko betebeharrak egunean dituela dioen zinpeko aitorpena.
–Familia unitateko kide guztien 2016ko PFEZ aitorpena. Zinpeko aitorpena, familia unitatea osatzen duten kideetako bakoitzak jabetzan dituen laborantzako lurrak frogatzeko, adieraziz lehorreko lurrak edo ureztalurrak diren, azalera eta abar.
–Zinpeko aitorpena, familia unitatea osatzen duten kideetako bakoitzak errentamenduan edo beste titulu baten bidez dituen laborantzako lurrak frogatzeko, lehorreko lurrak edo ureztalurrak diren, azalera eta abar adierazita.
–Zinpeko aitorpena, familia unitatea osatzen duten kide bakoitzak dituen hiri-lurreko ondasunak (ohiko bizitokia salbu), katastro-balioa adierazita.
Eskubidea badutela uste duten herritar interesdunek eskaerak aurkeztu beharko dituzte ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun balioduneko epean.
Antzinen, 2017ko irailaren 27an.–Kontzejuko burua, Javier Dallo Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1711166