2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Alkatetzaren eskuordetzea
Altsasuko Alkateak, 2017ko irailaren 25ean ebazpen hau eman du:
“Alkatetzaren 1341/2017 Ebazpena.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Pedro Jimenez Elvira jauna, lehenengo alkateordea, eskuordetzea, 2017ko irailaren 26tik urriaren 1a arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.
2. Ebazpen hau Pedro Jimenez Elvira jaunari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Egintza edo erabaki honen kontra honako errekurtso hauek jarri ahalko dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile beraren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.”
Altsasun, 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1711093