191. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendaren aurka.

E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdian, Eneko Martínez Arambarri jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 1951/2017 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onetsi zen (2017ko abuztuaren 11n argitaratu zen).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko irailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1711069