2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko irailaren 19ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa aurrekontuan, kreditu-gehigarria sortuko baita 2016ko ekitaldiko itxierako kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura, eta Nafarroako Gobernutik datozen diru-sarrera handiagoen kargura (Toki Azpiegituren 2017-2019 aldirako Plana), horrela aurrekontuko 637000 partida handituz (Urrozko zabortegia: isuritako masa atera eta tratatzea) 60.000 euroko zenbatekoarekin, 381.093,07 euroko zenbatekora iritsi arte.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean aurkezten ez badira, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.
Agoitzen, 2017ko irailaren 20an.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.
Iragarkiaren kodea: L1711023