2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatian. Hasierako onespena
Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2017ko irailaren 19an, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa, Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatiari dagokiona, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Aritzala (Deierrin), 2017ko irailaren 22an.–Alkate udalburua, Ramiro Urra Marcotegui.
Iragarkiaren kodea: L1711052