2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2017ko abuztuaren 3an egindako osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2017 aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2017ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ean), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 60/95 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:
2/2017 aldaketa aurrekontuan
Gastuetako partida hau handitzea:
–Partida: “Kirol instalazioen kudeaketa”.
Zenbakia: 3410 22740.
Oraingo zenbatekoa: 30.000,00 euro.
Gehikuntza: 6.000,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 36.000,00 euro.
Gastuetako partida hau sortzea:
–Partida: “Biogas plantako prozedura judizialak”.
Zenbakia: 4250 22604.
Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.
Gehikuntza: 14.000,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 14.000,00 euro.
Finantzabideak:
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida honen kreditu gehikuntzaren bitartez:
–Partida: “Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren diru-laguntza”.
Zenbakia: 1-4511001.
Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.
Gehikuntza: 9.000,00 euro.
Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 9.000,00 euro.
Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:
–Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.
Zenbakia: 1-870.
Zenbatekoa: 11.000,00 euro.
Diruzaintzako gerakinaren egoera, aldaketaren ondorioz.
Ikusirik 2016ko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, Ultzamako Alkatetzak 2017ko martxoaren 31n emandako 75/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako likidazio espedientearen araberakoa, 2016ko Diruzaintzako gerakina honako hau da: 245.367,28 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 245.367,28 euro gastu orokorrei.
Orain, 2017ko aurrekontuko 1. aldaketa onetsi ondoren, 2017ko Diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 231.757,28 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 231.757,28 euro gastu orokorrei.
Orain, 2017ko aurrekontuko 2. aldaketa hau onetsi ondoren, 2017ko Diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: 220.757,28 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 220.757,28 euro gastu orokorrei.
Larraintzarren, 2017ko irailaren 21ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1711034