190. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa Galtzapalea kaleko 26an.
Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2017ko irailaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun-azterketa Galtzapalea kaleko 26an, Valentín Rodríguez Corrotok sustatua, fatxadaren lerrokadurak aldatzeko eta etxebizitzako beheko solairuan logela bat egiteko, komun baterako sarbidea duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriozarren, 2017ko irailaren 25ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1711107