2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
8/2017 aldaketa aurrekontuan.
Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2017ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean 8. aldaketa egiteko espedientea, aurrekontua betearazteko oinarrietako 30. oinarria aldatzeari buruzkoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan 15 eguneko epean, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arroitzen, 2017ko irailaren 22an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1711040