2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
1/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2017ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean, 2017ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespenean nola, eta bere hartantxe onetsi da behin betiko, eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–37.369,48 euroko kreditu berezia gaitzea “1532-61900- Zudairiko San Anton kalean horma bat berritzea” izeneko gastuen partidan. Diru-sarreretako partida honen bidez finantzatuko da: “87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”, 2017ko aurrekontu ekitaldiari dagokiona.
Ameskoabarrenean, 2017ko irailaren 22an.–Alkatea, Martín José López de Z. San Martín.
Iragarkiaren kodea: L1711032