190. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

395E/2017 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Berriobeitiko udal-mugartean barneko banaketarako elementuak eta zoru teknikoen linea fabrikatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratuari amaiera ematen diona. Instalazioaren titularra Dynamobel SA da.

Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2B eranskineko 2.6 epigrafean jasota zegoen. Beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidea bete behar zuen instalazioak. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Horregatik, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 5eko 2004/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion barneko banaketarako elementuak eta zoru teknikoen linea fabrikatzeko; Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 130E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zen gero ebazpen hori.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 23ko 319E/2016 Ebazpenaren bidez, instalazio horren Ingurumen baimen integratua aldatu zen, zoru teknikoen linea ixteko. 2016ko urriaren 14an, titularrak aldaketa horren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen. Hartara, instalazioa ez dago sailkaturik Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A edo 2B eranskinetako epigrafeetan, eta, ondorioz, ez dago Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Egun, industria instalazioa Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 4C eranskineko H epigrafean dagoenez jasota, jarduera sailkatuko udal lizentziaren araubidearen menpe dago, eta lizentzia hori lortzeko, aurrez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena egin behar du.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da 10 egunez. Titularrak aurkeztutako alegazioak ohartarazpen batzuk izan dira, eta baliagarriak izan dira ebazpen honen eranskinetako testua egokitzeko.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan aurreikusitakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Berriobeitiko udal-mugartean barneko banaketarako elementuak eta zoru teknikoen linea fabrikatzeko instalazioaren Ingurumen baimen integratuari amaiera ematea. Instalazioaren titularra Dynamobel SA da.

Bigarrena.–Udalak ebazpena eman aurretik, aldeko txostena egitea barneko banaketarako elementuak fabrikatzeko instalaziorako, Berriobeitiko udal-mugartean. Instalazioaren titularra Dynamobel SA da.

Hirugarrena.–Jarduera ingurumenaren arloan indarrean den legeriarekin bat egin dadila agintzea, eta espedienteari atxikitako dokumentazio teknikoko baldintzei jarraikiz. Gainera, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren baldintzak bete beharko dira.

Laugarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatuta mantentzea hondakin arriskutsuen sortzaile gisa, 15P01802024472004 zenbakiarekin. Sortzen ahal dituen hondakinak ebazpen honen I. eranskinean jasotakoak dira. Hondakinen ekoizpenean egiten den edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.

Bosgarrena.–Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik udalari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa den edo ez, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zazpigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Zortzigarrena.–Ebazpen hau Dynamobel SAri, Berriobeitiko Udalari, Ebroko Ur Konfederazioari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 28an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan eta Nafarroako Gobernuaren webgunean: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/

Iragarkiaren kodea: F1710128