1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2159/2017 EBAZPENA, irailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagina) izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 7ko 110E/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2015eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an.
Uztailaren 30eko 691E/2015 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2015eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 17an.
Eta urriaren 2ko 73E/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko 206. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 16koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, 2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an, probak puntuazio altuenekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen.
Aurkeztu duten dokumentazioa aztertuta eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista (emagin) lanpostuan aritzeko: Eider Biurrun Armendáriz, María Sanzol Marco eta Isabel Subiza Jiménez, igoera txandako izangaiak; eta Miren García Chavero, Ainara Pascal Sangari, Isabel Lanzas Prieto eta Myriam Martín Castillo, txanda librekoak.
2. Izendatuei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauek esleitzea:
Eider Biurrun Armendárizi, plantilla organikoan 64454 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
María Sanzol Marcori, plantilla organikoan 67904 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Isabel Subiza Jiménezi, plantilla organikoan 65015 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Miren García Chaverori, plantilla organikoan 68372 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Ainara Pascal Sangariri, plantilla organikoan 69789 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Isabel Lanzas Prietori, plantilla organikoan 69790 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.
Myriam Martín Castillori, plantilla organikoan 69944 zenbakia duen lanpostua, Tuterako “Reina Sofía” Ospitaleari atxikia.
Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.
Iruñean, 2017ko irailaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1710701