1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 18an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Asociación Intersectorial de Autónomos de Navarra (CEAT-Navarra) elkarteak eta Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak eskatu dute Kontseiluan duten ordezkaritza alda dadila, eta organo horretan egungo kideak ordezteko pertsonak izendatu dituzte.
Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu eta osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du kontseiluko kide diren erakundeek beren ordezkariak eta horien ordezkoak ordeztea proposatzen ahalko dutela, eta ordezkoak karguan jarraituko duela ordeztuak lau urteko epea bete arte gelditzen den denboran.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Honako hauek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide izendatzea:
Titularrak:
–Daniel Imízcoz Osés jauna, Asociación Intersectorial de Autónomos de Navarra (CEAT-Nafarroa) ordezkatzeko.
–Amaia Villanueva Fernández andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatzeko.
Ordezkoa:
–María Soledad Vicente Yoldi andrea, Unión General de Trabajadores (UGT) ordezkatzeko.
2. Izendatu direnek egungo kideak ordeztuko dituzte, eta izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik izanen ditu ondorioak.
3. Erabaki hau Garapen Ekonomikorako Departamentuari (Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzua eta Lan Zerbitzua) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Erabaki hau izendatu direnei eta haien erakundeei jakinaraztea (entitate bakoitzak bere egoitzaren helbidea du), eta ohartaraztea erabakiak administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka bi errekurtsoetako bat jartzen ahal dela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko abenduaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F1614680