1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21ean hartua, Sofidel Spain SLUk Buñuelen sustatutako enpresa-proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.
Sofidel Spain SLUk eskatu du, 2016ko irailaren 27an, Buñuelen paper 2 eta converting makina berria izeneko inbertsioa egiteko proiektua foru intereseko gisa deklaratzeko.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du inbertsio-proiektu hori, non proposatzen baita, kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Paper 2 eta converting makina berriaren enpresa-proiektua, Sofidel Spain SLUk sustatutakoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Sofidel Spain SLUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko abenduaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F1614677