19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko ekitaldiko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Mankomunitateko buruak, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2017ko ekitaldirako egin duen plantilla organikoaren proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2016ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2017ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Bigarrena.–Plantilla organikoaren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Navarra plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1700600