19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2016ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, bilkuraren akta onetsi behar bada ere, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Ikusirik Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, bertako idazkari kontu-hartzailea lagun izanik, 2017ko ekitaldirako aurkeztu duen aurrekontu proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2016ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena.

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Bigarrena.–Aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea jendaurrean edukitzea Idazkaritzan, Tafallako Udalaren Herritarren Arazoetarako Bulegoan (Nafarroako plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, horrela interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen kopia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari igortzea, behin betiko onetsi ondoan.

Bosgarrena.–Erabaki hau Mankomunitatearen Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei jakinaraztea.

Tafallan, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1700599