19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketak, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2016ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017rako aldaketak, Ur horniduragatik, estolderiagatik eta saneamenduagatik, arazketagatik eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jarduerengatik ezarritako tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2016ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 7an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2017an aplikatuko diren ordenantza, tarifa eta igorpenetan, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Corellan, 2016ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Mariano Herrero Ibáñez.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak,
uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden unean uneko udalerrien mugapeetan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak (*).

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze lanak (*).

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak. Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

(*) Hornidura eta saneamendu zerbitzuen eskuragarritasuna eta mantentze lanen kontzeptuen zenbatekoaren hobaria (ordenantzaren 4.a) eta 4.b) artikulua), hornidura kontratuen ordainagirietan, haien titularrak Mankomunitateko udalak badira.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

5. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2.–Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3.–Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluko a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereiztezina izanen da.

b) 4. artikuluko b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren arabera.

c) 4. artikuluko c) eta d) ataletan ezarritako zergapeko egintzarako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluko e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

e) 4. artikuluko f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera, edo diferentziala, handituz gero. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

g) 4. artikuluko h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sareari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. Aldiz, e), f) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sortzapen unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluko a), b), c), d) eta f) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazten diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan erran bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aitzina, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan aurreikusitakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 6/1990 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zergapeko egintza, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak (hilekoak). 2017

1. 4. a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren arabera (euro hilean):

13 mm-ra bitarte: 3,87.

15 mm-koa: 4,84.

20 mm-koa: 6,42.

25 mm-koa: 8,26.

30 mm-koa: 17,23.

40 mm-koa: 28,76.

50 mm-koa: 54,92.

65 mm-koa: 93,66.

80 mm-koa: 136,51.

100 mm-koa: 177,57.

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren banaz bertzeko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien harguneen kuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren arabera (euro hilean):

50 mm-ra bitarte: 10,65.

50 mm-tik goiti: 17,75.

2. 4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren arabera (euro hilean):

13 mm-ra bitarte: 1,30.

15 mm-ra bitarte: 2,08.

20 mm-ra bitarte: 2,79.

25 mm-ra bitarte: 4,01.

30 mm-ra bitarte: 6,59.

40 mm-ra bitarte: 11,70.

50 mm-ra bitarte: 18,26.

65 mm-ra bitarte: 30,59.

80 mm-ra bitarte: 46,71.

100 mm-ra bitarte: 73,06.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 2.1 puntukoei.

3. 4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

3.1. Kuota aldakorra: hileko prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: kontsumoa, 1etik 6 m³ bitarte, 0,25 euro/m³.

2. tarifa: kontsumoa, 7tik 30 m³ bitarte, 0,60 euro/m³.

3. tarifa: kontsumoa, 30 m³-tik goiti, 2,43 euro/m³.

3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera.

1. tarifa: kontsumoa, 0,78 euro/m³.

3.3. 1. tarifa: udalen ureztatzeak.

Ureztatzeko ahoa, 1,19 euro hilean.

2. tarifa: obretarako hornidura, 0,69 euro/m³.

3. tarifa: ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoa: 0,25 euro/m³ (*).

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

1. tarifa: kontsumoa, 1etik 6 m³ bitarte, 0,25 euro/m³.

2. tarifa: kontsumoa, 7tik 30 m³ bitarte, 2,02 euro/m³.

2. tarifa: kontsumoa, 30 m³-tik goiti, 3,54 euro/m³.

4. 4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

4.1. Saneamenduko kuota aldagarria: prezioa, hilabetean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: kontsumoa, 0,07 euro/m³.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 4.1 puntukoei.

5. 4. e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren arabera, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota).

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik goiti: 118,32 euro.

6. 4 f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

6.1. Hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik goiti: 118,32 euro.

6.2. Hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

50 mm-ra bitarte: 118,32 euro.

50 mm-tik goiti: 236,63 euro.

6.3. Hargunerako eskubideak saneamendu sarean: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren arabera.

160 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

160 mm-tik goiti: 118,32 euro.

6.4. Izena emateko eskubideak, obra horniduretarako: 114,33 euro.

7. 4 g) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

–Izena emateko eskubideak: 55,42 euro.

–Kontsumoa, 0,70 euro/m³.

8. 4 h) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 21,14 euro.

9. Aurreikusita dauden zergapeko beste egintza batzuk.

Eskulana: 28,57 euro orduko.

Makineria erabiltzeagatik: 57,08 euro orduko.

Kamioia erabiltzeagatik: 117,29 euro orduko.

Ura analizatzeagatik: edangarr. gutxienez ere, 113,28 euro orduko.

10. Aurreikusitako beste fidantza eta gordailu batzuk.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11. Saneamendu kanona.

23/2015 Foru Legea, abenduaren 28koa. Seigarren xedapen gehigarria.

a) Etxeko isuriak: 0,584 euro/m³.

b) Etxekoak ez diren isuriak: 0,715 euro/m³.

c) Sareei lotu gabeko erabiltzaileak: 0,086 euros/m³.

(*) Tarifa hau aplikatuko da ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoetan eta erabilera guztietarako fakturazio aldi bakar batean. Ondotik ematen diren inguruabar guzti-guztiak gertatu behar dira, eta horiek behar bezala frogatu:

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

Hautsi edo hondatu eta, horren ondorioz, ihesa izan duen instalazioa 3 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ihesa atzematen denetik aitzina.

Iragarkiaren kodea: L1614801