2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
2017ko aurrekontua. Hasierako onespena
Eska-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatearen batzarrak, 2016ko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Nabaskozeko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira.
Nabaskozen, 2017ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Cruz M. Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L1700515