19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, taxi-bonuaren bidezko banakako laguntzen deialdiarena. 2017. urtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 329373.

–Xedea:

Programaren xedea da taxi-bonuaren banakako laguntzak (txartel moduan) arautzea, garraio kolektiboan zein partikularrean mugitzeko desgaitasun larria dutenei ematekoak, garraiobide egokitu bat, taxia, erabil dezaten.

–Laguntzen onuradunak:

Laguntza ekonomiko hauek eskuratzeko baldintzak:

a) %33ko edo handik gorako desgaitasuna izatea, garraio kolektiboetan sartzea larriki eragozten duena, eta horrela egiaztaturik egotea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia erakunde autonomoak (PANA) emandako desgaitasunaren ziurtagiri ofizialean. Desgaitasun maila aitortu, onartu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren baremoa: A, B edo C atala, edo gutxienez 7 puntu izatea D, E, F, G edo H ataletan).

b) Eguesibarren egotea erroldaturik, eta laguntza jasotzen den bitartean altan emanda egotea udal erroldan.

–Laguntzen zenbatekoa:

Laguntzen zenbatekoak eguneratuko dira onesten diren udal aurrekontuetako aurreikuspen tekniko eta ekonomikoen arabera, eta ekitaldi honetarako 720 eurokoak (+2017ko KPIa) izanen dira, gehienez, onuradun eta urteko. Laguntza hori hainbanatu eginen da, eskaera zein hilabetetan egiten den ikusirk.

Beste %50 emanen da (90 eurora bitarte hilabete bakoitzeko), frogatzen bada taxia egunero erabili beharra lantokira joateko, edo irakaskuntza arautuko ikasketa zentro batera, eguneko zentro batera edo antzeko baliabideetara, baldin eta zentroak ez badu eskaintzen garraiobide egokiturik halako erabiltzaileentzat.

Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena:

a) Eskaera: Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko da.

b) Epea: oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik azaroaren 30era bitarte. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Sarrigurenen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1700811