2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2016ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea honako ordenantza fiskal hauek aldatzea:
–Gizarte Zerbitzuen Alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena.
–Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena.
–Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituena.
–Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena.
–Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.
Ordenantza horiek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, baldin eta aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean egun horren aurretik argitaratzen bada. Hala izan ezean, argitaratzen den egunean hartuko dute indarra.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia; hartan, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkeztu ezik, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1700593