19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, Eguesibarren ekintzaileek lokalak alokatu eta erosteko laguntzen deialdiarena eta oinarri arautzaileena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarriari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 328872.

–Oinarri hauen xedea:

Oinarri hauen xedea da 2017. urtean Eguesibarren jarduera ekonomiko berria ezartzeko lokalak alokatu eta erosteko laguntza ekonomikoen emakida arautzea.

–Laguntzen onuradunak:

2.1. Oinarri hauetako laguntzen onuradunak izan ahalko dira soilik bertan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak.

–Pertsona fisikoek, dagokien jarduera egin ahal izateko, legeak eskatzen dituen gaitasun baldintzak bete beharko dituzte. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatu ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta beraien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.

–Pertsona juridikoek eratu ahalko dituzte erantzukizun mugatuko kapital sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

Laguntzak ezberdinak izanen dira erroldaturik egon edo ez; pertsona juridikoak ez dira erroldatzen eta, beraz, erroldatu gabeen zenbatekoa aplikatzen zaie, nahiz eta helbide fiskala bailaran izan.

Eskabidea. Laguntzaren eskabidea Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko da idatziz, hilabeteko epean, errentamendu harremana hasten denetik. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.

Sarrigurenen, 2017ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1700585