2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Zangozako Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2016ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Espedientea jendaurrean edukirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz, epe horretan inork ez du alegaziorik batere aurkeztu; aldiz, zuzendu egin da hasiera batean onetsitako testuan harrapatutako akatsa. 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi da aldaketa ordenantzaren testu zuzenduarekin batera eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Zangozan, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
ORDENANTZA, UDALAK ETA HAREN PATRONATUEK EDO ERAKUNDE AUTONOMOEK ANTOLATZEN DITUZTEN HEZKUNTZA, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO IKASTARO ETA JARDUERETARAKO SARRERA ETA IZEN EMATEEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.
Kontzeptua
2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak edo haren patronatuek eta erakunde autonomoek hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.
Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak
3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.
4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.
5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
Tarifak
6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen dute.
Udalaren kirol eskolen bitartez ematen den zerbitzuaren hartzaileak
7. artikulua.
Zerbitzuaren xedea da giza eta kirol prestakuntzarako kirolean aritzea, Zangozako Udalak sortu dituen Udalaren 7 kirol eskolen bitartez. Zerbitzuaren hartzaileak Zangozan erroldatutako haurrak eta gazteak dira. Erroldatuta egotea bete beharreko baldintza izanen da zerbitzua erabili ahal izateko.
Hala ere, Udalak zerbitzua berrantolatu eta handitzen ahalko du bertze herri batzuetako haurrak eta gazteak onartzeko, udal horiek bizilagunei zerbitzu hori eman nahi badiete eta horretarako udalen arteko lankidetza hitzarmena sinatu badute Zangozako Udalarekin.
Udalaren Kirol Patronatuaren esku dago beste herri batzuetako haurrak eta gazteak ez onartzea, haien udalek udalen arteko lankidetza hitzarmena sinatu ez badute zerbitzuaren finantzaketan parte hartzeko; edo, hori udalak ez sinatuta, familiak idatziz konpromisoa hartzen ez badu haren udalerria ez den beste udal batzuekin sinatutako lankidetza hitzarmenean adierazitako zenbatekoa ordaintzeko.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.–Kirol jarduerak.
I.1. Udalaren kirol eskolak. Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.
2016-2017 ikasturte/denboraldia.
JARDUERA | EUROAK/IKASLEA-JOKALARIA |
Kirol eskolak (erroldatuak) | 145,00 |
Kirol eskolak (erroldatu gabeak) | 175,00 |
2. Aurreko kuotetako murrizketak onestea, honelaxe geldituko baitira: familia ugariari buruzko kontzeptutik, halakotzat hartzeko bete behar dituzten baldintzetatik eta haien kategorietatik abiaturik, Familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen 3., 4. eta 5. artikuluetan arautuak baitaude, Kirol Eskoletako tarifen hobarien taula hau onetsi da, horietan izena emana duten ikasleentzat, 15 urte betetzen dituzten ikastaroa/denboraldia bukatu arte.
FAMILIAREN EGOERA | % MURRITZAGO KUOTA |
Lehen mailako familia ugaria, seme-alaba bat baino gehiago duena kurtso berean matrikulatua Kirol Eskoletan | Lehendabiziko seme-alaba: %0 Bigarren seme-alaba eta hurrengoak: %50 |
Bigarren eta hirugarren mailetako familia ugariak, seme-alaba bat baino gehiago dutenak kurtso berean matrikulatuta Kirol Eskoletan | Lehendabiziko seme-alaba: %25 Bigarren seme-alaba eta hurrengoak: %50 |
1.2. Kirol jarduerak eta kirolari atxikitako ikastaroak.
1.2.1. Astean 2 eguneko jarduerak. Jardueretarako abonamendua (*).
| HILABETEKO KUOTA (euroak) |
Abonatua (1) | 12,00 |
Abonatua (1) + fitness aretorako abonamenduaren titularra | 8,00 |
Cantolaguako abonatuak | 37,20 |
Abonatu gabeak | 37,20 |
1.2.2. Astean 3 eguneko jarduerak.
| HIRU HILEKO KUOTA (euroak) |
Abonatua (1) | 69,75 |
Cantolaguako abonatuak | 139,65 |
Abonatu gabeak | 139,65 |
1.2.3. Igeriketa ikastaroak, 2 egun.
| HIRU HILEKO KUOTA (euroak) |
Abonatua (1) | 56,00 |
Cantolaguako abonatuak | 72,20 |
Abonatu gabeak | 113,65 |
(*) Jardueretarako abonamenduak ahalmena ematen du programatutako jarduera guztietara joateko, mantentze-gimnasia, astean hirutan ematen dena, eta igeriketa ikastaroak izan ezik. (1) Abonamendu motak: Urteko abonamendua, hilabeteko abonamendua eta neguko abonamendua. |
Iragarkiaren kodea: L1614809