2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Laburpena, diru-laguntzak emateko deialdiarena, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta, 2017. urtean
Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuak, 2017ko urtarrilaren 12an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi du:
Diru-laguntzak emateko deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta, 2017. urtean.
Deialdiaren xedea: Deialdi honen xedea da desgaitasuna izan eta hiri garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonendako banakako laguntzak arautzea, garraiobide egokitu bat (taxia) erabil dezaten, Iruñeko taxi-bonuen bidez. Garraio publikorako erabiltzen diren ibilgailuetan irisgarritasuna garatzeak baldintzatuko du beti deialdi hau.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 329449.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 18an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.
Iragarkiaren kodea: L1700809