19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2017ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen orokorra

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da ondoko arauetan xedatutakoaren babesean: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikulua eta ondorengoak, eta martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena; eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunari buruzko gaiei dagokienez.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, Udal Administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko agiriak –5. artikuluan aipatuak– luzatzen dituzten dokumentuak tramitatzeagatik sortzen den udal jarduerak eratzen du zergapeko egintza.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, Udal Administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzeko edo tramitatzeko eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.–Ziurtagiriak: 1.00 euro unitate bakoitzeko.

2.–Bandoen argitalpena: 1.00 euro unitate bakoitzeko.

3.–Posta elektronikoa bidaltzea eta jasotzea: 1.00 euro unitate bakoitzeko.

4.–Lurzatien zedulak interneten: 1.00 euro unitate bakoitzeko.

5.–Fotokopiak:

–DIN A4 eredua: 0.10 euro unitate bakoitzeko.

–DIN A3 eredua: 0.20 euro unitate bakoitzeko.

6.–Agiriak konpultsatzea:

–Orrialde 1etik 5era: 1,00 euro.

–6 orrialdetik 20ra: 2,80 euro.

–21 orrialdetik 40ra: 4,00 euro.

–40 orrialde baino gehiago: 6,40 euro.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Diru-bilketarako arau bereziak ezartzen dira, hain juxtu ere hauek:

Ziurtagiriengatik, fotokopiengatik, lurzatien zedulengatik, bandoen argitalpenagatik, posta bidali edo hartzeagatik eta agirien konpultsagatik ordaindu beharreko tasak, horiek luzatzen diren unean ordaindu beharko dira udal bulegoan, eta hark kontuak emanen ditu.

Arau-hauste eta zehapenak

7. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

Azken xedapenak

Lehenbizikoa.–Xedatzen ez den orotan, honako hauek aplikatuko dira: Ordenantza fiskal orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legea, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duena, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, tasei, prezio publikoei eta enbargaezintasunari buruzko gaiei dagokienez.

Bigarrena.–Ordenantza honek ondorio juridikoak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osoki argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateei, haien egintza edo erabakiak indargabetzeko, errekerimendua egiteko duen ahalmena erabiltzeko epea iragan ondoan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. eta 326. artikuluetan xedatuarekin bat.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iragarkiaren kodea: L1700643