2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen eta beste tramitazio batzuen tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioak eta beste tramitazio batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oteitzan, 2017ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
UDAL ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK ETA BESTE TRAMITAZIO BATZUK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketak eta hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzeari buruz, udal mugapearen edozein tokitan egiten direnean, hala lur pribatuan nola publikoan.
3. artikulua.
3.1. Tasa hauei loturiko udal ekintza, besteak beste, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
a) Udal Planean egin aldaketak tramitatzea.
b) Plan partzial edo bereziak eta haietan egiten diren aldaketak tramitatzea.
c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun azterlanak tramitatzea.
d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzea.
e) Lur banantzeak tramitatzea.
f) Birzatiketak edo kudeaketarako bestelako bitartekoak tramitatzea.
g) Urbanizazio proiektuak tramitatzea.
h) Lehen aldiz erabiltzeko lizentzien tramitazioa.
i) Ofiziozko udal jarduketak, obrak nola gauzatzen diren kontrolatzeko eta ikuskatzeko, hondamen egoera deklaratzeko espedienteak tramitatzeko eta betearazpen aginduak emateko espedienteak tramitatzeko.
3.2. Tasa hauei loturiko udal ekintza gauzatzen da hirigintzaz kanpoko lizentzien jarduketa hauetan:
a) Jarduera lizentzien tramitazioa.
b) Irekitzeko lizentzien tramitazioa.
4. artikulua. Tramitazioak ez badira bukatzen lizentzia ematearekin edo beste ebazpen batekin, uko egiteagatik edo beste arrazoiren batengatik, edo bukatzen badira lizentzia ukatuta, dagokion tasa kobratuko da txosten teknikoak egin badira.
Ordaindu beharra
5. artikulua. Tramitazioa eskatzen den unean berean sortzen da tasa ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
6. artikulua. Dagokion tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute. Ofizioz abiatutako udal espedienteak tramitatzean, higiezinaren jabeak.
Tarifak eta karga-tasa
7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.
Tasa ordaintzeaz gain, subjektu pasiboak bere gain hartu beharko ditu araua aplikatzearen ondorioz sortzen diren gastuak, hala nola, iragarkiak argitaratu eta gainerako tramitazioetatik sortzen direnak.
Tramitazioa
8. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskari orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta xedapenak.
Hirigintzaz kanpoko tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legeak eta harekin bat heldu direnek aipatzen dituzten edukia eta zehaztapenak.
Kudeaketa arauak
9. artikulua. Espedientearen tramitazioa bukatu baino lehen, tasen likidazioa eginen da, espedientearen ebazpenaren jakinarazpenarekin batera igorriko baitira.
10. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek ondorio juridikoak izanen ditu haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osoki argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateei, haien egintza edo erabakiak indargabetzeko, errekerimendua egiteko duen ahalmena erabiltzeko epea iragan ondoan; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. eta 326. artikuluetan xedatuarekin bat.
ERANSKINA
Hirigintzako tramitazioak
I. epigrafea.–Udal Planeko aldaketak, Plan Partzialak, sektorizaziokoak edo Antolamenduko Plan Bereziak tramitatzea: 150 euro.
II. epigrafea.–Tramitatzea lerrokaduren azterlanak, unitatearen mugaketak, erabilera aldaketak eta xehetasun azterlanak, birzatiketak, eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak, aurri egoeraren espedientea, banantzea, lehen erabileraren lizentzia: 80 euro.
Hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzea
III. epigrafea.–Jarduerarako eta irekitzeko lizentziak.
1. 4/2005 Foru Legearen jarduera sailkatuetarako lizentzien espedienteen tasak: Gestión Ambiental de Navarrak eta, baldin badago, udal arkitektoak luzaturiko txosten bakoitzaren kostua.
2. 4/2005 Foru Legearen jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzien espedienteen tasak: Gestión Ambiental de Navarrak luzaturiko txosten bakoitzagatik.
Tarifa horiek pilatu eginen dira, baldin eta lizentzia ematean tarifetan zehaztutako kasuetako bat baino gehiago elkartzen bada.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Iragarkiaren kodea: L1700641