19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

563/2016 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, urteko bigarren ordainketa, bigarren seihilekoari dagokiona, baimentzen duena, udalen musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusi bezala. Deialdi hori martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2016rako eta ekainaren 30eko 250/2016 Ebazpenaren bidez ebatzi.

2016ko azaroaren 30ean amaitu zen epea diru-laguntzaren onuradunek musika eskolen diru-sarrera eta gastuen aurrekontua aurkezteko, 2016ko azaroaren 15ean hein batean exekutatua edo gauzatua, musika eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsia. Martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren I. eranskineko 10.3 oinarrian jaso bezala, eskaera ez bada epearen barrenean aurkezten diru-laguntzaren %1eko zigorra ezarriko zaio onuradunari, atzeratzen den egun bakoitzeko.

2016ko uztailaren 22an argitaratu zen udalen musika eskolentzako 2016ko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duen ekainaren 30eko 250/2016 Ebazpena. Martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarrian ezarritako epearen barrenean, eskatutako informazioak edo aitorpenak jaso dira, zein den kasua eta musika eskola bakoitzeko titular mota.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, musika eskolen 2016ko funtzionamenduaren gastu orokorrak zati batean pagatzeko ordaindu beharrekoak diren diru-laguntzei buruz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Zenbatekoa, guztira, 910.141,41 eurokoa da, 2016ko aurrekontuetako “Musika Eskolendako diru-laguntza” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura (40004350 kontabilitate espedientea), martxoaren 22ko 85/2016 Ebazpenaren bidez 2016rako onetsitako eta ekainaren 30eko 250/2016 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2016ko abenduaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Udalen musika eskoletarako diru-laguntzak, 2016. urterako

85/2016 Ebazpena, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

250/2016 Ebazpena, ekainaren 30ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana.

IFZ

ENTITATE TITULARRA

1. ORDAINKETA

(eurotan)

P3100600J

Ablitasko Udala

5.029,01

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

7.881,91

P3132500D

Antsoaingo Udala

16.231,01

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

5.843,37

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

6.719,87

P3104200E

Azagrako Udala

9.281,11

P3138600F

Barañaingo Udala

76.698,12

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

11.467,61

P3190300H

Berriozarko Udala

16.974,71

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

3.140,81

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

55.712,73

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

0,00

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

10.564,55

P3107100D

Cintruenigoko Udala

17.045,37

P3107600C

Corellako Udala

8.515,11

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

3.585,71

P3108500D

Eguesibarko Udala

27.665,42

P3105000H

Baztango Udala

12.118,35

P3109600A

Lizarrako Udala

27.754,13

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

6.483,21

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

4.641,49

P3110500J

Fontellasko Udala

6.386,10

P3111300D

Garinoaingo Udala

7.290,93

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

31.520,99

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

19.839,52

P3190400F

Irurtzungo Udala

9.805,69

P3113700C

Lakuntzako Udala

5.856,65

P3155300A

Lekunberriko Udala

27.981,76

P3115100D

Leringo Udala

3.129,91

P3115200B

Lesakako Udala

6.261,70

P3115600C

Lodosako Udala

6.671,52

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

6.826,11

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

25.465,13

P3116900F

Milagroko Udala

16.753,20

P3117600A

Murchanteko Udala

13.944,40

P3102300E

Mutiloako Udala

24.316,89

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

26.780,40

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

1.274,91

P3119100J

Erriberriko Udala

18.770,45

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

17.735,95

P3120100G

Iruñeko Udala

109.842,36

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

19.673,01

P3120601D

Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua

13.402,29

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

19.092,93

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

3.911,07

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

12.226,98

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

25.089,03

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

28.735,00

P3123200B

Tuterako Udala

33.421,10

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

7.629,58

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

27.152,25

GUZTIRA

910.141,41

Iragarkiaren kodea: F1614732