19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Xehetasun azterlana S-5 sektoreko 1186., 1187. eta 1188. lurzatietan. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2017ko urtarrilaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Orkoiengo hirigintza planeamenduko S-5 sektoreko 1186., 1187. eta 1188. lurzatien xehetasun azterlana, Alberto Ciáurrizek, Ana Izaguirrek, Iñaki Ciáurrizek eta Elena Garciandiak sustaturik, sartu direlarik aurkeztutako alegazioa baiestearen ondoriozko aldaketak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Orkoienen, 2017ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ERANSKINA

Xehetasun azterlanaren araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1700924