19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo 1. poligonoko 449. lurzatiaren lerrokadura aldatzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urtarrilaren 10ean egin bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Noaingo 1. poligonoko 449. lurzatikoa, Ostabe Inversiones SLk sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, onetsitako dokumentuaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea hirigintzako araudiarekin batera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betez.

Noain Elortzibarren, 2017ko urtarrilaren 11n.–Jarduneko alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

ERANSKINA

Xehetasun azterlana. 1. poligonoko 449. lurzatia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1700954