19. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

2017ko tasa eta prezio publikoak

Udalak, 2016ko urriaren 21eko osoko bilkura arruntean, 2017ko tasa eta prezio publikoak onesteko erabakia hartu zuen. Hona hemen:

2017ko tasa eta prezio publikoak

“Tasa eta prezio publiko hauek onetsi dira 2017rako:

–Obra lizentziak tramitatzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro 10etik goiti.

–Udal lantaldearen zerbitzuen tasa: zerbitzuaren kostua, langileetan eta materialean.

–Udalaren materiala erabiltzeko tasa:

  • Traktorea: 20 euro/ordu.
  • Kamioia: 20 euro/ordu.
  • Atoia: 5 euro/ordu.

Makurrik izanez gero, errentariari kobratuko zaizkio konponketaren gastuak, eta orobat partez edo osoki berritu behar denean, errentan emandako gauza erabili ezinik gelditu delako.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egiteko eta/edo inprimatzeko tasa:

  • Agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, kolorez bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik goitikoentzat).

–Ziurtagiriak eta agiriak konpultsatzea:

  • Salbuestea bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, bertze administrazio edo entitate publiko batek eskatuak, agiri edo inprimaki idatzia erakutsiz gero. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.
  • Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: euro 1,00.
  • Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4 euro.
  • Kokapen fisikoa katastroan, eta lurzati-zedula bakoitza inprimatzea: euro 1 lurzati bakoitzeko.

Kendu egin da adinaren araberako bereizkeria tasetan (+65 urtetik goitikoentzat).

–Plastifikatzeagatik. DIN A-4 tamainako orria: 0,50 euro.

–Bandoak: euro 1.

–Faxa: nazionala: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orriko.

–Nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orriko.

–Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak kenduta): eguneko eta postuaren tarifa: 6 euro 5 m²-raino, eta, azalera hori gainduz gero, 10 euro.

–Eremu publikoa mozteko tasa: 10 euro egun bat, 100 euro hilabetea.

–Trafikoko arau-hausteen zehapenaren zenbatekoa: ordenantzaren 11. artikulua: 100 euro.

–Eremu publikoa okupatzea: 10 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Bestetako salguneak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariko bestak.

  • 5 m²-rainoko saltoki txikiak:
  • Egun 1: 3 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztietan, 10 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • 5 m²-tik goiti:
  • Egun 1: 6 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • Besta guztiak: 20 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

–Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:

  • 50 euro, besta guztiak, feriakarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.
  • 15 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

–Barrakak: 160 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badute.

%20 merkago, gutienez ere astebete lehenagotik aurkeztutako eskaerek.

–Hilerria:

  • Lurreko horma-hilobien tasak: horma-hilobi bikoitzean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hilagatik; 2. hilagatik: 150 euro hamar urterako. Lehen hilagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hilak 10 urte bete arte.
  • Lurreko horma-hilobien tasak: horma-hilobi bakunean ehorztea: 150 euro hamar urterako, lehen hilagatik; 2. hilagatik (errautsak): 100 euro hamar urterako. Lehen hilagatik, 10 urteak bete ondotik, 15 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hilak 10 urte bete arte.
  • Hilerria: Horma-hilobi bertikala:
  • lehen hilagatik, 130 euro hamar urterako; 2. hilagatik (errautsak), 100 euro hamar urterako. Lehen hilagatik, 10 urteak bete ondotik, 13 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hilak 10 urte bete arte.
  • Errauts-kutxategia: 100 euro hamar urterako; 2. hilagatik (errautsak), 100 euro hamar urterako. Lehen hilagatik, 10 urteak bete ondotik, 10 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko bigarren hilak 10 urte bete arte.

–Frontoia erabiltzeko tasa:

  • Erroldatuak: 4 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
  • Erroldatu gabeak: 10 euro 2 orduz erabiltzeagatik.

Aho batez onetsi da, proposamenaren arabera:

  • Doakoak ez diren ikastaroak, haien maiztasunaren eta edukiaren azterketa positiboa aitzinetik eginda.
  • Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak jarduera horren JEZa Mendigorrian ordaintzen badu: bizilagunaren prezioa.
  • Prestakuntza ematen duen monitore edo enpresak ez badu Mendigorrian ordaintzen jarduera horren JEZa: bizilagun ez direnen prezioa.
  • Egintza puntual eta doakoak, Udalak aitortutako elkarteek eta gizarte eta hezkuntza alorreko gainerako entitate irabazi asmorik gabekoek antolatuak: doan, erabilera ordaintzen duen erabiltzaileak erabili ohi duen ordutegitik kanpora edo aurreikuspenen arabera erabiltzen denetik kanpora erabiltzen bada.
  • Doan arratsaldeko 8ak arte, Udalak aitortutako elkarteen egintzetarako, eta doan ordu horretatik aitzina, kasua azterturik.
  • Ikastetxe publikoa: doan eskolako klaseetarako eta egintza puntualetarako.
  • Publikoa ez den entitate batek bertzela erabiltzea, 3 ordu baino gehiago egotea dakarrenean (gaua pasatzea, konparaziorako): 100 euro gehi argindarraren gastuaren kalkulua (gaua pasatuz gero, 3 orduko gastua kalkulatzen da, gaua pasatu bitartean argia gehienbat itzaltzen bada).”

Onespen hori jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2016ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, azaroaren 3an. Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoa bilakatu da.

Mendigorrian, 2016ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1614792