1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
17E/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, behin betiko onesten da Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño SLk sustatu duena.
Aurkeztu den proiektuak Burlatako udal mugapeko 2. poligonoko 971. eta 1002. lurzatietan du eragina.
Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 1256E/2016 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatiak ukitzen dituen xehetasun azterlana.
Ebazpen hori 2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an, eta prentsan, berriz, 2016ko azaroaren 11n. Hogei egunetarako ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak egiteko epea. Ezarritako epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batean onetsi zenetik. Antolamendu xehakatuaren gaineko determinazio batzuk ditu soilik, xehetasun azterlan baten eskumeneko eta xedekoak, eta, tramitazioari eta xedeari dagokienez, hirigintzaren arloko araudian ezarritakoa betetzen du, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluari eta harekin bat datozenei jarraikiz, bai eta Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudia ere (zehazki, 9. eta 103.2 artikuluak).
Xehetasun azterlan hau tramitatu eta onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikulua aplikatuz, udalez gaindiko plan sektorial bat garatzen duen tresna delako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Behin betiko onestea Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana, Valentín Domeño SLk sustatu duena.
2. Obren eragina jasan dezaketen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.
4. Ebazpen hau eta onetsitako agiria Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta espedientearen sustatzaileari, Burlatako, Iruñeko, Uharteko eta Eguesibarko udalei, Konpentsazio Batzordeari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2017ko urtarrilaren 16an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
ERANSKINA
Erripagañako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko B-6 unitate morfologikoko B-6.1.1 eta B-6.1.2 lurzatien xehetasun azterlana (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1700706