2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
Hiri jarduerako plan berezia Aiegiko Udal Plan Orokorreko 1. sektoreko lurzati batzuetan. Behin betiko onespena
Aiegiko Udalak, 2016ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:
1.–Behin betiko onestea hiri jarduerako plan berezia Aiegiko Udal Plan Orokorreko 1. sektoreko 3-7, 3-8, 3-9 eta 3-10 lurzatietan. Construcciones J.G. Echeverría SLk sustatu du, eta Alicia Sanz de Acedo Pérez arkitektoak eta beste batzuek prestatu. Hori guztia, Hirigintza iraunkorra laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatzen duen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz.
2.–Erabaki hau igortzea sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura. Behin betiko onetsitako agiriaren ale bat igorriko da aipatutako departamentura.
3.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea behin betiko onespenaren erabakia eta Aiegiko Udal Plan Orokorreko 1. sektoreko 3-7, 3-8, 3-9 eta 3-10 lurzatien hirigintzako fitxa xehakatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
4.–Hirigintzako aprobetxamenduaren gehikuntzaren %10, 47,84 AU egiten dituena, dirutan zehaztu beharko da eta diru ordaina eman beharko zaio Aiegiko Udalari, hirigintzako eskubideak gauzatu ondoren.
Aiegin, 2016ko abuztuaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.
ERANSKINA
Hiri jarduerako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1700775