2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
Prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta kontribuzioak 2017ko ekitaldirako. Onespena
Artazuko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
“1. Ondoko prezio publiko, tasa, karga-tasa eta ponderazio-indizeak zehaztea, udal zergei dagokienez, 2017ko ekitaldirako. Hona hemen:
–Hirilurraren eta landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,26ko karga-tasa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3,50eko karga-tasa.
–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
- 5 urte bitarte: %2,80.
- 10 urte bitarte: %2,60.
- 15 urte bitarte: %2,50.
- 20 urte bitarte: %2,00.
Kuota zehazteko karga-tasa: %9,00.
–Hilerriko zerbitzuak:
1.–Ehorzketak:
a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsirik.
b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 220 euro.
- Errautsetarako kutxak edo kutxatilak, hilobi berrian: 120 euro.
- Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.
2.–Hobitik ateratzea:
Ehorzketetarako dagoen zenbateko bera aplikatuko da.
–Ezkontza zibilak egitea:
- 170 euro ezkontza bakoitzeko.
–Administrazioko tramitazioak:
Agiriak eman eta tramitatzea:
I. epigrafea.–Eskaera eta agiriak.
a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2 euro.
b) Planoak.
- Artazuko herriko plano bakoitzeko: haren kostua.
II. epigrafea.–Ziurtagiriak.
a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 2 euro.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.
c) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: Txostenaren kostua.
d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.
e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2 euro.
Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidetua edo ez– badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagokion tasa ere eskatuko da.
III. epigrafea.–Fotokopiak.
- DIN A-4 fotokopiak: 0,15 euro.
IV. epigrafea.–Konpultsak.
- Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: 0,15 euro.
V. epigrafea.–Inprimakiak.
- Alten inprimakiak eta aldaketak (TMIZ, JEZ eta katastroa): 0,30 euro.
VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
- Ordenantza bakoitza: 6 euro.
- Aurrekontu bakoitza: 6 euro.
- Informazioa CDetan: 6 euro.
VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea:
–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: Txostenaren kostua.
VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.
- Baimen bakoitza: 12 euro.
IX. epigrafea.–Obra lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere.
- Obra lizentziak tramitatzeagatik: obra gauzatzeko aurrekontuaren %0,3.
- Txosten bakoitzeko: haren kostua.
- Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenengatik: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.
X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan.
- Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haren kostua.
- Komunikabideetan iragarkiak argitaratzea: haren kostua.
XI. epigrafea.–Txostenak eta kontsultak, alderdi baten eskariz egindakoak, kanpora ateratako zerbitzuek luzatu edo ebatziak badira.
- Txosten bakoitzeko: haren kostua.
- Kontsulta bakoitza: haren kostua.
–Udal igerilekuetako prezioak:
- Udako denboraldirako tasak:
- 18 urtetik goitikoak: 66,00 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 55,00 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 45,00 euro.
- 65 urtetik goitikoak: 45,00 euro.
- Sarrera egun osorako:
- 18 urtetik goitikoak: 6,50 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 5,50 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.
- Astebeterako sarrera:
- 18 urtetik goitikoak: 25,00 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 21,00 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 17,00 euro.
- Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:
- 18 urtetik goitikoak: 4,00 euro.
- 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
- 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.
Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.
2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Tenorez eta moduz erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.”
Artazun, 2016ko abenduaren 28an.–Alkatea, Javier Albizu Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1614875