2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren deuseztapena
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Gobernu Batzarrak azaroaren 28an hartu duen erabakia:
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea udaltzain izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren arau erregulatzaileak. Geroago, Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 25ean erabaki zuen oinarri horietako alderdi batzuk aldatzea, euskarak merezimendu gisa izanen zuen balorazioari buruzkoak funtsean.
Tokiko Gobernu Batzarrak irailaren 12an erabaki zuen beste aldaketa bat egitea deialdian, eta haren funtsa zen deialdiko lanpostu kopurua murriztea. Oinarri berriak 2016ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, irailaren 26an. Gero, oinarrietan zenbait akats zeudela oharturik, horiek zuzendu egin ziren eta zuzenketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu (197.a, urriaren 11koa, eta 200.a, urriaren 17koa).
Dagokion epearen barruan, errekurtsoak aurkeztu dira (berraztertzekoa eta gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua) aipatutako deialdiaren eta oinarrien aurka.
Errekurtsoen edukia azterturik, ikusi da onetsitako oinarriek ordenamendu juridikoaren alderdi batzuk urratzen dituztela (deitutako lanpostuetan sartzeko araubidea, betetzeko sistema...). Horren ondorioz, ezin da prozedura honekin jarraitu eta deialdia baliorik gabe uztea komeni da, bertan behera uztea, gero ordenamendu juridikoaren araberako oinarriak prestatzeko deialdi berri batean.
Horrenbestez,
ERABAKI DA:
Bertan behera uztea Eguesibarko Udaleko udaltzain izateko hiru lanpostu betetzeko deialdia, 2016ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 26an, eta beste oinarri batzuk prestatzeari ekitea, beste deialdi bat egiteko.
Sarrigurenen, 2016ko azaroaren 29an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1700594