189. ALDIZKARIA - 2017ko irailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai-zerrenda bat osatzeko, Koru espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko irailaren 19an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Koru espezialitateko Musika Eskolako irakasle lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskolan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2017ko irailaren 19an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1710999