2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 7/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko irailaren 18ko osoko bilkuran, 2017. urteko udal aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Lakuntzan, 2017ko irailaren 19an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1710933